Zentzumen-analisia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Produktu baten atributu edo ezaugarri organoleptikoak zentzumenen bidez ebaluatzeaz diharduen zientzia.

Zentzumen hitzaren jatorrian, latinezko sensus hitza dago, zentzua alegia. Zentzumenezko terminoarekin adierazi nahi da zentzumenen erabilerari dagokiola, hau da, pertsonaren esperientziari. Organoleptiko ere baderitzo, gure organoak erabiltzen baititugu elikagaiak analizatzeko. Horrenbestez, zentzumenak erabiliz hauteman daitezkeen atributuei dagokie.

Beraz, analisi mota honek giza zentzumenak erabiltzen ditu elikagaien zenbait propietateren neurgailutzat.

Zentzumen hauek erabiltzen dira:

  • Ikusmena':' forma, itxura, kolorea, eta abar.
  • Ukimena: testura, ahoan zein eskuetan; ukimen-sentsazioak gorputzaren ataletan.
  • Usaimena: usaina
  • Dastamena: aroma eta zaporea
  • Entzumena: hotsa.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Ibáñez F, Barcina Y. Análisis sensorial de alimentos: métodos y aplicaciones. Ed. Springer-Verlag. Barcelona, 2001.