Zaintza epidemiologikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Epidemiologian, zaintza informazioa biltzea da, gaixotasunen jazoera eta banaketa etengabe behatu, kontrolatu eta aztertzeko. Beste horrenbeste egiten da gaixotasunaren kontrolean eragina duten faktoreetan; zehazki, beharrezko prebentzio- eta kontrol-jardueren bidez.

Bi zaintza-mota daude:

  • Zaintza pasiboa: osasun-zerbitzuetako, abeltzaintza- eta albaitaritza-zerbitzuetako eta bestelakoetako datuak batu besterik ez da egiten.
  • Zaintza aktiboa: kasu honetan, datuak gaixotasuna gertatu den lekuan bertan batzen dira. Inkesta sistematiko eta bereziak erabili ohi dira. Halaber, datuak eta datu osagarriak modu aktiboan bilatzen dira. Gastua sistema pasiboetan baino handiagoa da, baina emaitzak zehatzagoak dira.