Zahartze aktiboa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Zahartze aktibo terminoa 1990eko hamarkadaren amaieran hartu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), zahartu ahala bizi-kalitatea hobetzearren osasunarekin, parte-hartzearekin eta segurtasunarekin lotutako aukerak optimizatzeko prozesua adierazteko.


Gizabanakoei nahiz giza taldeei aplika dakieke. Pertsonei aukera ematen die bizitzan zehar ongizate fisiko, sozial eta mental potentziala behar bezala garatzeko eta gizartean beren beharren, nahien eta aukeren arabera parte hartzeko, eta, aldi berean, babes egokia, segurtasuna eta zainketak eskaintzen zaizkie laguntza eskatzen dutenean.


Erreferentziak


Libro Blanco del Envejecimiento activo - Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad.

World Health Organization. Active Ageing: A Policy Framework. Switzerland: Geneva, 2002.