Yo-yo efektua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Yo-yo efektu deritzo argaltzeko tratamendu edo pisu-galera ezegokiak egin ondoren pisua azkar eta nabarmen berreskuratzeari. Mirarizko dieta gehienen ohiko ondorioa da; batez ere, elikadura-jarraibide bortitz eta puntualak proposatzen badituzte (adibidez, zenbait elikagai dietatik kentzea edo baten bat bakarrik hartzea) eta pisua jaisteko erritmoa osasungarria baino azkarragoa bada (0,5-1 kg astean edo 2-4 kg hilean).


Galdutako pisua berreskuratzeko orduan, tratamendu dietetikoak badu eragina, baina baita norberaren ezaugarriek ere, hala nola hormona-maila jakin batzuek (grelina eta leptina).


Erreferentziak


AESAN

Crujeiras AB y col. Weight regain after a diet-induced loss is predicted by higher baseline leptin and lower ghrelin plasma levels. J Clin Endocrinol Metab. 2010;95(11):5037-44