Yersinia

Wikia-Elikatik

Yersinia bakterio-mota bat da, ingurumeneko floraren atal dena eta infekzioak eragin ahal dizkiena animaliei nahiz gizakiei.

3 Yersinia espezie garrantzitsu daude gizakien osasunaren ikuspegitik:

  • Yersinia pestis. Izurria, pneumonia eta septizemia eragiten ditu. Gaixotasuna infektaturiko arkakusoen ziztadaren ondorioz transmititzen da batez ere.
  • Yersinia enterocolitica.
  • Yersinia pseudotuberculosis.

Azken bi espezie horiek enteritisa eragiten dute, sarri umeengan. Bakterioak kutsaturiko elikagaiekin batera irensten dira, eta heste meharrean geratzen dira, ileonean zehazki, eta ultzerak eragiten dituzte.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Yersinia - ELIKA