Xenobiotikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Xenobiotikoa da organismoan ager daitekeen eta, beraz, arrotza zaion edozein substantzia sintetiko. Xenobiotikoen adibide bat sendagaiak dira, baina badira beste mota batzuetakoak ere, hala nola konposatu kimiko kartzinogenoak eta zenbait intsektizida. Horrelako substantzien ezaugarri nagusia hau da: organismoan pilatuz joan daitezke, eta kontzentrazio-maila toxikoetara heldu.


Xenobiotikotzat hartzen den molekula bat gure organismoan sartzen denean, gibela arduratzen da hura metabolizatzeaz edo arrisku txikiagoko beste substantzia bat bihurtzeaz, gernuaren bidez nagusiki kanporatu ahal izateko.


Erreferentziak


Iovdijová A, Bencko V, 2010. Potential risk of exposure to selected xenobiotic residues and their fate in the food chain--part I: classification of xenobiotics. Ann Agric Environ Med. 17(2): 183-192.