V-CJD

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kreutzfeldt-Jakoben (ECJ) gaixotasuna Gizakien Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriak (EETH) izeneko gaixotasun neuro-endekatzaileen taldeko da. EETHak prioiek eragiten dituzte, hots, normalean erabiltzen diren desinfekzio- eta esterilizazio-metodoen aurrean erresistentzia handia daukaten agenteek.

1996an gaixotasunaren 10 kasu identifikatu ziren, eta ECJren azpitalde berritzat jo ziren, “bariante” izenekoa (v-ECJ); izan ere, ECJren ohiko kasuetan ez zeuden ezaugarri klinikoak zituzten, gaixotasuna adinez gazteagoengan agertzen zen eta gehiago irauten zuen. BEErekin erlazionatu dute.