Urea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Urearen ziklo izeneko ziklo metaboliko batean sintetizatzen den biomolekula bat da urea. Formula kimiko hau du:

H2N-CO-NH2

Gibelean ekoizten da, batez ere; odolean sartzen da, eta gernuaren bidez kanporatzen da. Ureako nitrogenoa, gernuan dagoen nitrogenoaren % 80, nitrogenoa duten konposatuen degradaziotik sortzen da; batez ere, elikagaietako proteinen aminoazidoetatik.

Urea omen da proteinen metabolismoaren hondakin-produktu nagusia. Giltzurruneko gaixoek gehiegizko urea-kontzentrazioa izaten dute odolean.


Erreferentziak


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.