Umotzea edo heltzea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kontsumo-une optimora iritsi arte elikagaian gertatzen diren aldaketa fisiologiko eta prozesu biokimiko eta entzimatikoak dira, nagusiki. Aldaketa horiek aurrera jarraitzen badute, elikagaia hondatzea ere eragin dezakete.

Adibidez, frutaren umotzea lotuta dago aroma eta zaporearen garapenarekin, pigmentuak agertzearekin (horiak, etab.), pektinak degradatzearekin eta almidoia azukre bihurtzearekin, zeinak produktuaren azidotasuna murrizten baitu.

Bestalde, okelaren heltzea pixkanaka biguntzeari eta okelaren aroma bereizgarriak garatzeari lotua dago.

Beste produktu transformatu batzuek ere, hala nola gaztak eta hestebete onduek, heltze-prozesu bat jasaten dute.


Erreferentziak


Fennema OR. 1993. Química de los Alimentos (Texto original: Food Chemistry, Second Edition Revised and Expanded, Ed. Marcel Dekker, Inc., 270 Madison Avenue, New York, NY, USA). Editorial ACRIBIA, S.A. – Royo, 23, 50006 Zaragoza, España.