UHT

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Tenperatura ultraaltua adierazten duten siglak dira (Ultra High Temperature). Elikagai likidoak kontserbatzeko metodo bat da (zukuak eta esnea, batez ere). Elikagaiek tratamendu termiko (135-150 ºC) labur eta bortitz bat (2-15 s) jasaten dute, eta, jarraian, hozte azkar kontrolatu bat. Horrela lortzen da, neurri handi batean, produktuaren mikroorganismoak murriztea eta entzimak inaktibatzea. Hala, produktuan dauden germenak desagerrarazi egiten dira, eta haren balio-bizitza luzatu, produktu pasteurizatuena baino are gehiago.


Tratamenduaren ondorioz, gerta liteke ezaugarri organoleptikoak aldatzea; tenperaturaren mende baino gehiago, tratamenduaren iraupenaren mende daude. Tratamenduaz gainera ontziratze aseptiko eta hermetiko bat erabiliz, ikuspegi mikrobiologikotik kontserbazio mugagabea duten produktuak lortzen dira, baina ezinezkoa da denborarekin gertatzen den narriadura sentsoriala saihestea; beraz, komeni da kontsumitzeko gomendatutako azken data 3-9 hilabete igaro aurretikoa izatea, hotzean kontserbatu beharrik izan gabe.


Erreferentziak


Larrañaga, I. J.; Carballo, J.M.; Rodríguez, Mª del Mar; Fernández, José A (2004). Control e higiene de los alimentos. Ed. Mc Graw Hill

UHT - FDA