Txokolatea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kakao-hazietatik (Theobroma cacao) askotariko produktuak lor daitezke, eta, haien artean, txokolatea nabarmentzen da: kakao-hazien barietate ezberdinekin egindako produktuak (kakao-orea eta -gantza) azukreekin nahasiz lortzen den elikagaia. Azken produktuaren materia lehor osoaren % 35, gutxienez, kakaoa izaten da.


Tratamenduaren eta gehitzen zaizkion osagaien arabera, txokolate mota hauek lortzen dira:

  • Txokolate beltza: Zapore mikatza izaten du, kakao-gantzaz eta -orez (% 50-99) eta azukrez egiten baita. Zenbat eta kakao-ore gehiago, orduan eta mikatzagoa izaten da.
  • Txokolate esneduna: Gehien kontsumitzen dena da. Kakao-orea % 40 baino gutxiago izaten du, eta esnea eta/edo esne kondentsatua eta/edo esnegaina gehitzen zaio.
  • Txokolate zuria: Ez du kakao-orerik, eta osagai nagusiak kakao-gantza (gutxienez % 20), esnea eta azukrea dira. Ez du zapore garratzik; oso gozoa eta energetikoa da.
  • Egiteko txokolatea: Txokolate beltza da, irina eta almidoiak gehitzen zaizkiona egostean loditu dadin.
  • Beste zenbait: estaldura-txokolatea, hautsa, betea, frutaduna, fruitu lehorduna, bonboiak, familiarra...


Nutrizioaren ikuspuntutik, hauek dira energia ematen duten txokolatearen osagaiak: gantza eta azukrea.


Erreferentziak


Belitz, H.D., Grosch, W., Schieberle, P. Química de los alimentos. 3ª ed. Ed. Acribia. Zaragoza. 2012.