Tularemia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Tularemia untxi, erbi eta marraskari txikien (oso hilkorra da horien artean) gaixotasuna da, eta gizakiak, etxeko animaliak (belarjaleak eta haragijale txikiak), beste ugaztun batzuk, hegaztiak, arrainak eta anfibioak ere kutsa ditzake.

Francisella tularensis agenteak eragiten du gaixotasuna: uretan (13 eta 15 ºC arteko tenperaturan) hiru hilabete baino gehiago bizi daitekeen bakterioa da. Animalien gorpuetan 4 hilabete bizi daiteke, giroko tenperaturaren arabera. Alabaina, oso erresistentzia txikia du desinfektatzaile arrunten (lixiba…) aurrean.

Animalien arteko transmisioa kontaktu zuzenaren eta/edo gernuaren, gorozkien, jariatzeen eta bektore artropodoen (eltxoak, arkakusoak, ezparak eta akainak) bidez gauzatzen da.