Trukea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dietetikan elikagaien arteko nutriente-baliokidetza adierazteko erabiltzen den unitatea. Oro har, elikagai multzo beraren barnean, karbohidrato, proteina, koipe eta energia kantitate bera ematen duten elikagai-proportzio batzuk adierazten ditu truke batek. Truke-taulak elikagaien oinarrizko sei multzoetan oinarritzen dira:

  1. esnea, esnekiak eta eratorriak
  2. frutak
  3. zerealak eta eratorriak
  4. barazkiak
  5. elikagai proteikoak (haragiak, arrainak eta arrautzak)
  6. koipeak.


Multzo bakoitzean nagusi den nutrientearen eta haren kaloria-balioaren arabera proposatzen dira trukeak. Koipe-eduki oso desberdineko elikagaiak dituzten multzoetan, gainera, azpimultzoak egiten dira, kaloria-trukeak ezartzeko.


Erreferentziak


Dietoterapia, nutrición clínica y metabolismo. Daniel De Luis Román, Diego Bellido Guerrero, Pedro Pablo García Luna. 2012. Ediciones Díaz de Santos.

Listas de intercambios de alimentos para la confección de dietas y planificación de menús. Russolillo Femenías, Giuseppe; Marques Lopes, Iva. Actividad Dietética. 2009;13(03):137-9 - vol.13 núm 03