Trigeminoko sentsazioak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Trigeminoko sentsazioak dira ahoan, sudurrean edo eztarrian estimulu kimikoek eragindako narritaduraren ondorioz sortzen direnak.

Adiera hertsian ez dira zaporeak, baina dastamenarekin lotzen ditugun efektu fisiko batzuk eragiten dizkigute. Adibidez: errefauen mina, tearen astringentzia, mendaren freskura.

Hala izendatzen dira nerbio trigeminoak transmititzen dituen sentsazioak direlako. Ukimen- eta testura-sentsazioekin nahas daitezke.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Ibáñez F, Barcina Y. Análisis sensorial de alimentos: métodos y aplicaciones. Ed. Springer-Verlag. Barcelona, 2001.