Trans motako gantzak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Trans motako gantzak dira ohiko ‘cis’ konfigurazioaren ordez gutxienez ‘trans’ konfigurazioko lotura bikoitz bat duten gantz-azido asegabeak.

Horrelako gantzen iturri nagusiak dira hidrogeno molekulak erantsiz (hidrogenazioa) solidotze-prozesu bat egiten zaien landare-olioak. Prozesu horretan, gantz-azido asegabeen lotura bikoitzak ase egiten dira. Hala, ugaritu egiten dira gantz-azido aseak eta lotura bikoitzak trans konfigurazioan dituzten gantz-azido monoasegabeak.

Animalia hausnarkarietatik (behi-, ardi eta ahuntz-azienda) lortutako gantzek ere trans motako gantz-azidoak dituzte, zeren eta animaliaren errumenean (lehen urdailean) sortzen baitira errumeneko mikroorganismoei lotutako hidrogenazio-prozesuen bidez. Beraz, animalien elikaduratik (adibidez, zerealak, belar freskoa, belar ondua, silokoa, etab.) datozen gantz poliasegabeek ere asetze-prozesu bat jasaten dute.

Zientzia-ikerketa batzuetan ikusi da industrialki aldatutako gantzetatik datozen trans gantzek zuzeneko erlazioa dutela gaixotasun kardiobaskularrekin; animalia-gantzen konposizioa, berriz, animalien elikaduraren mende dago.


Erreferentziak


Mossoba MM; Kramer JKG. 2009. Official Methods for the Determination of Trans Fat. Second Edition. AOCS Press, Urbana, IL 61802, USA.