Toluenoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Toluenoa likido koloregabe eta gardena da, usain berezikoa, uretan disolbagarritasun txikia (0,05 g/l) duena baina disolbatzaile organiko gehienekin nahastu ahal dena. Metilbentzeno, fenilmetano edo toluol ere esaten zaio. C6H5CH3 formula kimikoa eta 108-88-3 CAS zenbakia dagozkio.

Toluenoa sarritan aurki daiteke naturan, Tolú Myroxylon toluifera (hortik bere izena) zuhaitzaren eta petrolio gordinaren osagai gisa.

Gasolinara gehitzen da bentzenoarekin eta xilenoarekin batera. Halaber, gasolina eta bestelako erregaiak petrolio gordinetik ekoiztean sortzen da, ikatzetik kokea lortzen denean eta azpi-produktu gisa estirenoa ekoiztean. Toluenoa pinturak, pintura-disolbatzaileak, atzazaletarako bernizak, lakak, itsasgarriak eta gomak, kautxua eta inprentako zein larrua ontzeko produktu jakin batzuetan erabiltzen da.

Toluenoarekiko esposizio handiena lanpostuan dago, eta lantokian kutsatutako airea arnastean gertatzen da (gasolina, keroseno, berogailuetarako olio, pintura, laka eta bestelakoekin lan egiten duten langileak). Halaber, herritarrek ere toluenoarekiko esposizioa dute, toluenoa izan dezaketen ibilgailuen gasak arnasten dituztelako edo hondakin arriskutsuetarako kontrolik gabeko lekuetatik hurbil bizi direlako.