Termogenesi fakultatiboa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputzaren tenperatura balio konstantean atxikitzeko doiketek edo elikagai gehiegi hartzeak eragindako energia-gastua da. Termogenesi moldakorra ere baderitzo.

Termogenesi fakultatiboa, beraz, honela defini daiteke: giro-tenperaturari edo dieta-aldaketei erantzuteko sortutako beroa da, helburu duena gizabanakoa hotzetik babestea eta energia-balantzea erregulatzea dieta-ingestioaren neurriz gaineko handitze baten ondoren.


Termogenesi mota hori, batez ere, gantz-ehun arreko mitokondrietan gertatzen da. Animalia hibernatzaileetan, klima hotzera moldatutako espezieetan eta karraskarietan, gantz-ehun arre ugari baitute, termogenesi-prozesu hau esanguratsua da, eta bero-askatze garrantzitsua eragiten du. Gizakietan, jaioberrietan bakarrik du gantz-ehun arreak zeregin termogeniko aipagarria.


Erreferentzia


SEEDO-Sociedad Española para el Estudio de la Obesidad