Taldeentzako sukaldaritza

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

UNE (167011:2006) arauaren arabera, otordugintzaren barruan hauek sartzen dira: «janariak eta edariak prestatzearekin eta zerbitzatzearekin erlazionatutako jarduerak». Hortik ondorioztatzen da taldeentzako otordugintzak barnean hartzen dituela talde batentzako elikagaiak eta otorduak prestatzeko, eraldatzeko, zerbitzatzeko edo banatzeko egin beharreko zerbitzuak, otordu kopuru jakin bat prestatuz familia bat baino handiagoa den mahaikide kopuru jakin batentzat (elkarrekin lan egiten duten edo elkarrekin bizi diren mahaikideak: enpresak, administrazioak, haurtzaindegiak, ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, kartzelak, kuartelak eta abar). Ingelesezko terminologia baliatuz, catering hitza erabiltzen da elikagaiak eta edariak ematen dituzten enpresak izendatzeko.

Taldeentzako otordugintzaren modalitate bat baino gehiago daude. Establezimenduaren eta jardueraren arabera, hauek bereizten dira: taldeentzako sukaldeak, sukalde nagusia, taldeentzako jantokiak, establezimenduak, jaki prestatuen industriak eta salgai-makinak. Helburuaren arabera, otordugintza izan daiteke komertziala edo publikoa, soziala edo kontratu bidezkoa. Ezaugarri higieniko, nutritibo eta organoleptiko batzuk eta zerbitzuari dagozkion batzuk bete behar dituzte guztiek.

Erreferentziak


Norma UNE (167011:2006). Normas UNE. Servicios de Restauración. AENOR. 2006.

Taylor E, Taylor J. Fundamentos de la teoría del catering. Ediciones Acribia. 2001, Zaragoza.