Suzedaneoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Engainuzko edo iruzurrezko asmorik gabe eta lortu nahi den helburua berariaz adierazita elikagai bat osorik edo partez ordezteko balio duen edozein elikagai edo produktu da suzedaneoa. Testuragatik, usainagatik, zaporeagatik edo aromagatik ohiko elikagaiaren antza izatera xedaturiko elikagaiak dira. Ez dira nahasi behar iruzurra egiteko asmotan aldatu direnekin edo produktuaren alterazio bat izan dutenekin. Produktu osoa ordezten denean, izen desberdin bat emanez deklaratzen da, eta, konposizioaren ordeztea partziala bada, etiketan adierazi behar da.

Arrain-suzedaneoen adibide bat: merkatuan txitxardinen ordezkotzat saltzen direnak. Horrelako produktuen izendapen komertziala ordezten duten arrainarenaz bestelakoa da. Txokolateak ere suzedaneoak ditu, kakao-gurinaren gantza garestia delako. Haren ordez, bestelako landare-koipe jangarriak eransten zaizkio, eta konposizio hori etiketan adierazi behar da.


erreferentziak


Deleuze Isasi, P. Legislación Alimentaria. Código Alimentario Español y disposiciones complementarias. 7ª ed. Editorial. Tecnos. Madrid. 2006.

Noel G Coley. The fight against food adulteration. RSC, Education in chemistry, Issues, Mar 2005.