Substantzia usaintsuak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Aireak garraiatutako konposatu kimiko lurrunkorrak dira. Objektu usaindunek molekula txikiak askatzen dituzte atmosferara, eta, arnasa hartzean, atzeman egiten ditugu. Molekula horiek usaimen-mukosara iristen dira; han daude usaimenaren hartzaile kimikoak.

Usaimena estimulatuko bada, substantziek lurrunkorrak izan behar dute, hau da, lurrunak askatu behar dituzte sudur-hobietan sartu ahal izateko; eta uretan disolbagarriak izan behar dute, mukian disolbatu eta usain-zeluletara irits daitezen. Zelulok pultsu bat bidaltzen dute usaimen-erraboilera, eta, handik, kortex zerebraleko usaimenaren guneetara; han hautematen da usaimenaren sentsazioa.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Ibáñez F, Barcina Y. Análisis sensorial de alimentos: métodos y aplicaciones. Ed. Springer-Verlag. Barcelona, 2001.