Sorbitola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Sorbitola azukre-alkohol bat da, glukosaren deribatua eta hark baino ahalmen edulkoratzaile txikiagoa duena. Mahaiko azukrearen ordezko gisa erabiltzen da, intsulinari ez baitagokio hura metabolizatzea; beraz, diabetikoentzako elikagaiak prestatzeko erabil daiteke.


Bestalde, sorbitola hartzeak zenbait albo-ondorio eragin ditzake, hala nola diarreak edo abdomeneko mina agertzea eta kolon narritakorraren sintomek okerrera egitea.


Erreferentziak


Fernández-Bañares F, Esteve M, Viver JM, 2009. Fructose-sorbitol malabsorption. Curr Gastroenterol Rep., 11: 368-374.

Gibson P, Newnham E, Barrett JS, Shepherd SJ, Mui JG, 2007. Review article: fructose malabsorption and the bigger picture. Aliment Pharmacol Ther, 25: 349–363.

Kohlmeier M, 2003. Fat-soluble vitamins and non-nutrients. En: “Nutrient metabolism”. Academic Press, Amsterdam (Paises Bajos).