Sindrome metabolikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Osasunerako arriskurik handiena eragiten duten alterazio fisiko eta metabolikoen multzo bat da. Alterazio horien artean, hauek daude:


• Erdialdeko obesitatea, hau da, gantz gehiegi izatea sabelaldean • Diabetesa • Odolean triglizerido-kontzentrazio handia eta dentsitate altuko lipoproteinen kontzentrazio txikia (HDL edo "kolesterol ona") izatea • Arteria-hipertentsioa


Sindrome metabolikoa duten pazienteek arrisku handiagoa dute bihotzekoa edo gaixotasun koronario bat izateko.


Erreferentziak


Pérez AJ, Moreno-Torres, R eta Mellado C, 2010. Nutrición y obesidad. "Tratado de Nutrición. IV alea Nutrición Clínica" 2en edizioa. A Gil argitaratzailea. Médica Panamericana argitaletxea, Madril (Espainia).