Siderosia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ehunetan burdina gehiegi pilatzea; bereziki, biriketan, burdin oxidozko partikulak arnasteagatik. Dena dela, hesteetan burdina gehiegi xurgatzeagatik ere ager daiteke patologia hau (nahiz arrazoi genetikoengatik, nahiz burdina gehiegi hartzeagatik); kasu horretan, pilaketa ez litzateke biriketan gertatuko.

Beste zenbait gaixotasunek ere eragin dezakete siderosia: talasemia (herentziazko asaldua odoleko hemoglobinaren sorkuntzan), anemia sideroblastikoa (herentziazko asaldua burdinaren sorkuntzan), anemia hemolitikoa (globulu gorrien gero eta degradazio handiagoa), B eta C hepatitisak eta esteatohepatitis ez-alkoholikoa (gantza ugaritzea zelula hepatikoetan). Eta beste praktika batzuek ere eragin dezkete siderosia, hala nola odol-transfusioak eta alkoholismoa. Patologia honi hemokromatosi ere esaten zaio.


Erreferentziak


Evaluación nutricional de la dieta española II: Micronutrientes. Sobre datos de la Encuesta Nacional de Ingesta Dietética (ENIDE).AESAN