Sakarina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Sakarina edulkoratzaile sintetikorik zaharrenetako bat da, 1879an ekoitzi baitzuten lehen aldiz. Kaloria gutxiko edulkoratzaile gisa mundu osoan erabiltzen diren edulkoratzaile artifizialen multzokoa da (aspartamoa, ziklamatoa, azesulfamo K eta beste zenbait bezala).


Sakarina 300-400 aldiz edulkoratzaileagoa da sakarosa (mahaiko azukrea) baino; beraz, azukrea sakarinaz ordeztea ohiko estrategia izaten da pisua kontrolatzea errazteko. Edulkoratzaileek kaloriarik gabe gozatzen dutenez, edarien eta elikagai batzuen energia-dentsitatea txikiagotzen laguntzen dute. Bestalde, diabetikoentzako edulkoratzaile gisa erabiltzen dira, sakarosaren ordez.


Hainbat azterketa epidemiologikok frogatu dute sakarinak ez diela kalterik egiten beren ohiko dietan kontsumitzen duten gizakiei.


Erreferentzia


Salmerón J, 2008. Azúcar y edulcorantes. "Bases de la alimentación humana” V.M. Rodríguez eta E. Simón koordinatzaileak, Netbiblo argitaetxea, A Coruña (Espainia).