Rift haraneko sukarra

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Rift haraneko sukarra (RHS) zoonosi birikoa da. Batik bat animaliak gaixotzen ditu, baina gizakiak ere kutsa ditzake Infekzioak gaixotasun larria sor dezake hala animalien nola gizakien artean. Halaber, galera ekonomiko handiak eragiten ditu, infektatutako abereen artean heriotza eta abortu ugari eragiten baititu.

RHS birusa (RHSB) Phlebobirusen generokoa da, Bunyaviridae familiako bost generoetako batekoa. Birusa 1931n atzeman zen lehenengoz, Rift haraneko (Kenya) abeletxe batean, ardi-epizootia batean. Orduz geroztik, broteak jakinarazi dira Sahara hegoaldeko Afrikan eta Afrikako iparraldean.

1997-98an brote garrantzitsua agertu zen Kenya, Somalia eta Tanzanian. 2000. urteko irailean, bestalde, lehenengoz egiaztatu ziren RHS kasuak Afrikatik kanpo (Saudi Arabian eta Yemenen), eta horrek kezka sortu zuen, Asiako eta Europako beste eremu batzuetara ere heda zitekeelako.

Fitxa - Rift harana - OIE