Ramadana

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Islamak bi elikadura-arau bete beharra ezartzen die bere sinestunei: Halal elikagaiak kontsumitzea eta ramadan hilean barau egitea. Ia erlijio guztiek agintzen edo aholkatzen diete beren sinestunei barau egitea aldi batez. Abstinentzia ez bezala, non elikagai bat kontsumitzea debekatzen baita («haragi-uztea», adibidez), barau egiteak esan nahi du elikagairik ez hartzea. Ramadaneko 30 egunetan, sinestunek ez dute ezer jan edo edan behar egunsentitik ilunsentira bitartean. Elikadurari dagokionez, ramadanak berekin dakar elikagaiak hartzeko ordutegia aldatzea, eta ez elikagaiak hartzeari uztea.


Baraualdi hori Korana Mahoma profetari errebelatu zitzaion aldiaren oroipenean egiten da, eta, ramadana islamaren bost zutabeetariko bat denez, sinestun baten betebehar nagusietako bat da. Ilargi-urte musulmanaren bederatzigarren hilean hasten da; beraz, urtero ez da gertatzen data berean europar egutegian.


Barau hori egitea ahalegin benetan handia da udan gertatzen denean, egun osoan zehar ezin baita ura edan. Zailtasun gehigarri bat da barau hori egitea musulmana ez den gizarte batean bizi direnentzat, erraza baita egunean zehar beste pertsona batzuk elikagaiak hartzen ikustea, ez baitago mezu instituzionalik data horiek ohiz kanpokoak direla gogorarazten duenik. Ramadana pertsona guztiek bete behar dute, baina badira salbuespen batzuk: haurrak, gaixoak, adineko pertsonak, emakume haurdunak edo edoskitzen ari direnak, edo bidaia luze bat egiten ari direnak. Erlijio-betebehar hori eta elikadura-arau hori betetzea sinestun bakoitzaren kontzientziaren mende dago.


Erreferentzia


Instituto Halal