RNA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

RNA polimero bat da, eskuarki kate bakarrekoa, proteina-sintesiaren tarteko faseak zuzentzen dituena. Zelulak bere jardueretarako eta garatzeko behar dituen proteinak ekoizteko DNAn dagoen informazioa transferitzeaz eta gauzatzeaz arduratzen da. Zelula prokariotoetan zein eukariotoetan dago, eta birus batzuen material genetiko bakarra da (RNA birusak).


Zenbait RNA mota daude, pisu molekularren arabera bereiziak:


  • RNA MEZULARIA (mRNA)

DNAzko molde baten gainean sintetizatzen da, transkripzio-prozesu batez, zeinaren bidez RNA kopiatzen baita DNAzko moldetik abiatuta. Behin sintetizatuta, zitoplasmara pasatzen da, eta jarraibidetzat balio du proteinak sintetizatzeko (itzulpena).

  • RNA ERRIBOSOMIKOA (rRNA)

Erribosometan dago, hau da, proteinen sintesian parte hartzen duten zelula barneko organuluetan. Haren funtzioa da mRNAk irakurtzea eta dagokion proteina sortzea.

  • RNA GARRAIATZAILEA

Oinarrizko egitura duten kate laburrak dira, modu espezifikoan aminoazido batzuei lot dakizkiekeenak.


Erreferentziak


Animación 1

Animación 2

Lehninger, Albert L. (2009). Principios de Bioquímica: Lehninger. Ed Omega Espanha.