Purinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoan azido urikoa sortzen duten elikagaietan dauden konposatuak. Purinen iturri nagusiak erraiak dira, eta, haien atzetik, zenbait arrain koipetsu eta itsaskiak. Haragiak eta arrain zuriak purina kantitate txikiagoa dute. Zenbait barazkik (tartean, lekaleak) neurrizko purina-edukia dute. Beste muturrean daude purinarik ez duten elikagaiak, hala nola esnea eta esnekiak, arrautzak, zerealak, frutak, barazkiak eta ortuariak (salbuespenak salbuespen).


Purinek lotura estua dute hiperurizemiarekin eta hezueriarekin. Purinen metabolismoa dela-eta sortzen den azido urikoa kontzentrazio altuetara iristen denean odolean (hiperurizemia), dela gehiegi sortzen delako, dela behar bezala kanporatzen ez delako, dela bi arrazoiengatik, hezueria-krisi bat ager liteke. Hori dela eta, hiperurizemia dutenek purina urriko dieta hartu behar dute. Hezueria-krisi larrietan, purinak erabat baztertu behar dira.


Erreferentzia


J. Mataix y J:E: Campillo. Hiperuricemia y gota úrica. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.1586-1593. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.