Proteinen kalitatea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Proteinak eratzeko konbinatzen diren 20 aminoazidoetatik, batzuk giza gorputzak ekoitzi ditzake (aminoazido ez esentzialak). Beste batzuk alderantziz, aminoazido esentzialak edo nahitaezkoak, ezin dira sortiu eta dietaren bitartez hartu behar dira.

Proteinaren kalitatea desberdina izaten da ematen duen aminoazido esentzialen kopuruaren eta haien kantitatearen arabera. Irentsitako proteinak aminoazido esentzial gizakiak behardituen proportzioan baditu, kalitate handikoa dela estaen da. Gutxi batzuk edo eta kopuru txikian baditu ordea kalitate txikiagokoa izango da.

Orokorrean, landare jatorriko elikagaiekin alderatuz, animalia jatorriko elikagaietako proteinak kalitate handiagoa dute. Sailkatzeko, arrautza-albumina erabiltzen da patroi gisa, eta aminoazido esentzialen konposizioan albumina-patroiarekiko duten aldearen arabera sailkatzen dira gainerako proteinak.


Erreferentzia


Mataix J y Sánchez de Medina F, 2009. Proteínas. En: "Nutrición y alimentación humana. Tomo I Nutrientes y alimentos" 2ª edición. Editor J. Mataix. Ed. Ergon, Madrid (España).