Proteinen desnaturalizazioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Proteinek goi-ordenako egiturak (sekundarioa, tertziarioa eta kuaternarioa) galtzea eta hiru dimentsioko egitura finkorik gabe gelditzea.


Proteina batean, edozein dela ere, jatorrizko egiturak eta desnaturalizatuak batera duten egitura bakarra primarioa da, hau da, proteina osatzen duten aminoazidoen sekuentzia. Egituraren antolaketari dagozkion gainerako mailak desagertu egiten dira egitura desnaturalizatuan.


Hauek dira desnaturalizazioaren ondorioak: proteinaren propietate hidrodinamikoak aldatzea (biskositatea handitu egiten da), disolbagarritasuna murriztea eta propietate biologikoak galtzea.


Erreferentzia


Animation: Protein Denaturation. McGraw-Hill