Prostaglandinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Prostaglandinak 20 karbonoko gantz-azidoetatik eratorritako substantzia lipidikoen multzo bat dira. Prostaglandina izenaren jatorria guruin prostatikoa da, prostaglandinak lehen aldiz semenean isolatu baitzituzten.

Zelulen jardueran esku hartzen duten molekulen familia bat osatzen dute. Funtzio nagusi hauek dituzte, besteak beste:

  1. hanturazko erantzunean esku hartzen dute hura estimulatuz edo ez, zer prostaglandina den
  2. mucus gastrikoaren jariatzea areagotzen dute
  3. arterien basokonstrikzio- eta basodilatazio-prozesuetan eragiten dute
  4. gorputz-tenperaturaren erregulazioan esku hartzen dute
  5. hesteetako muskulu lisoaren uzkurtzean parte hartzen dute
  6. bronkodilatazio- eta bronkokonstrikzio-prozesuetan eragiten dute.

Bada gure baliabide terapeutikoen artean farmako multzo oso handi bat, antiinflamatorio ez-esteroideoena (ingelesezko sigla: NSAID; gaztelaniazko sigla: AINE), prostaglandinen sintesia inhibitzen duena hanturari aurre egiteko.


Erreferentzia


A. Gil, F. Sánchez de Medina. Comunicación intercelular: hormonas, eicosanoides y citokinas. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.43-82. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.