Probiotikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Probiotikoak dira mikroorganismo bizidun batzuk, elikagaien parte gisa kantitate egokietan hartuz gero pertsonetan onura osasungarriak dituztenak.


Probiotikoak —hala nola laktobaziloa— bakterio mesedegarriak dira, modu naturalean elikagai hartzituetan —adibidez, jogurtean— aurkitzen direnak edo gehigarri dietetiko gisa aurkitzen direnak. Probiotikoak kontsumitzean, ugaritu egiten ditugu heste-traktuko bakterio mesedegarriak.


Elikagai prozesatuen gehiegizko ingestioak, kutsadurak eta antibiotiko bidezko terapiek murriztu egiten dute gure digestio-sisteman berez dauden bakterio osasungarrien kopurua. Frogatu da probiotikoen kontsumoak areagotu egiten duela digestio-bideko kolonia kopurua, eta, horrela, hobetu egiten dela digestioa. Gainera, badira zenbait ikerketa frogatzen dutenak bakterio-kolonien kopuru optimo batek hobetu egiten duela immunitate-sistema, eta, hala, hobetu egiten dela gaixotasunei aurre egiteko gaitasuna.


Erreferentzia


S E Gilliland. 2003. Probiotics. En CABALLERO, B., TRUGO, L.C.,FINGLAS, P.M.: Encyclopedia of Food Sciences and Nutrition. Volume 7. Kidlington :Elsevier Science, 2003. p. 4792-4798. ISBN 0-12-227055-X