Plagiziden hondakinak zaindu eta kontrolatzeko plana

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaietan plagiziden hondakinak zaindu eta kontrolatzeko plana estatu-mailako agintari eskudunek koordinaturiko programa da. Xedea da bermatzea landare- nahiz animalia-jatorria daukaten edo haurrentzat diren elikagaietan ez dagoela plagiziden hondakinik araudiak ezarritako mailatik gora. Halaber, programaren bidez, kontsumitzaileek hondakin horiekiko daukaten esposizio-maila ebaluatu nahi da.

Horretarako kontrol ofizialak egiten dira elikagaien laginketak eginez nekazaritza-ustiategietan, azoka nagusietan, biltegietan, saltoki handietan, saltoki txikietan, mugetako ikuskatze postuetan eta sarrera-guneetan.