Pisu txikiko edo oso pisu txikiko jaioberria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pisu txikitzat hartzen da, jaioberrietan, 2.500 g-tik beherakoa, eta oso pisu txikitzat, 1.500 g-tik beherakoa. Jaiotzean pisu txikia izatea da jaioberrien hilkortasunaren iragarle nagusietako bat, baina arrazoia izan liteke bai goiztiartasuna (ikus «garai aurreko jaioberria»), bai umetoki barneko hazkuntza gelditu izana, haurdunaldi-adinerako pisu txikia izatea dakarrena.


Erreferentziak


Hernández Rodríguez M. Alimentación Infantil. Ed. Díaz de Santos, 3ª edición, Madrid, 2001.

Bueno M, Sarría A, Pérez-Gonnzález JM. Nutrición en pediatría. Ed Ergón, 2ª edición, 2003.