Pisu ideala

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pisu ideala (PI) pertsona bati bizi-itxaropen handiena ematen dion pisua da. Pisu ideala kalkulatzeko, zenbait formula matematiko eta taula garatu dira, populazio-ikerketen arabera.


Pisu ideala zenbatesteko formularik erabilienak hauek dira: Hamwi-ren ekuazioa, Lorentz-en formula, Broca-ren indizea, Perroult-en formula, Metropolitan Life Insurance Company-ren formula eta eskuratu nahi den GMIa. Formula horietatik eskuratzen den balioa orientaziotzat hartu behar da. Ekuazioak edo formulak zenbat eta aldagai gehiago izan, orduan eta hobeto zenbatetsiko du eta orduan eta hobeto egokituko zaio paziente bakoitzaren errealitateari.

a) Hamwi-ren ekuazioa

Emakumezkoetan: 45,5 kg altueraren lehen 150 cm-etarako (150 cm-tik gora, 2,5 cm-ko 2,27 kg gehitu behar da)

Gizonezkoetan: 47,7 kg altueraren lehen 150 cm-etarako (150 cm-tik gora, 2,5 cm-ko 2,72 kg gehitu behar da)

Azken emaitzari 4,5 kg kendu edo gehitu behar zaio, pertsona gorpuzkera txikikoa edo handikoa bada, hurrenez hurren. Pertsona txikietan, 2,3-2,7 kg kendu behar zaio 45,5 edo 47,7 kg-ko balioari (sexuaren arabera), 150 cm-tik beherako 2,5 cm-ko.

b)Lorentz-en formula

PI = Altuera (cm) - 100 - [(Altuera (cm) - 150)/k] k = 4 gizonezkoetan k = 2 emakumezkoetan


c) Broca-ren indizea

PI = Altuera (cm) - 100


d)Perroult-en formula

PI = Altuera (cm) – 100 + [(Adina (urteak)/10)x(9/10)]


e) Metropolitan Life Insurance Company-ren formula

PI = 50 + [0,75 x (Altuera (cm) - 150)]


f) Eskuratu nahi den GMIa

PI = Eskuratu nahi den GMIa x Altuera (metrotan) x Altuera (metrotan)


g) Pisu ideal zuzendua (PIZ): gantz-masa metabolikoki aktiboaren portzentajearen arabera kalkulatua. Gorputzean gantz gehiegi duten pazienteen kaloria-gastua zenbatesteko erabiltzen da pisu ideal zuzendua. Kontuan izan behar da subjektu obesoaren pisuaren zati bat gantz-masa dela eta gihar-masak baino askoz jarduera txikiagoa duela; beraz, gizabanakoaren pisu zuzendu gabea erabiliz gero, behar energetiko handiegia zenbatetsiko litzaioke.
h) PIZa zuzentzeko Wilkens-en formula

PIZ = [(P – PI) x 0,25] + PI P = egungo pisua


Erreferentziak


Astiazarán I, Lasheras B, Ariño A, Martínez A (2003). Alimentos y Nutrición en la Práctica Sanitaria. Ed Diaz de Santos

Rodríguez VM, Simon E (2008). Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo

Sociedad Argentina de Nutrición. (SAN).