Pisatze zehatzaren metodoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pisatze zehatza ingestio dietetikoa ebaluatzeko metodo bat da. Metodo horrekin, denboraldi batean (1-7 egun) egunean zehar hartzen diren elikagaiak eta edariak erregistratzen dira. Pisatuz kuantifikatzen da hartutakoa, hots, otorduaren aurretik, jan eta edango diren elikagaiak eta edariak pisatzen dira, eta, amaitzean, hondarrak; hala, otorduan benetan irentsitako kantitatea kalkulatzen da. Batzuetan, kozinatu aurretik eta ondoren ere pisatzen dira elikagaiak, pisu-aldea zenbatekoa den jakiteko.


Metodo honek erantzulearen parte-hartze handia behar du, baina beste metodo batzuekin —hala nola behaketa bidezko zenbatespenarekin— baino zehatzago ebaluatzen da ingestio dietetikoa. Baina, hala materialetan nola giza baliabideetan kostu handia duela eta, oso motibatuta dauden eta pisatzeko eta erregistro dietetikoa egiteko prozedurak oso zorrotz betetzeko gauza diren pertsona gutxi batzuekin egiten diren ikerketetan baino ez da erabiltzen. Metodo honek badu beste muga bat ere: gerta liteke aztura dietetikoak aldatzea eta horrek eragina izatea elikadura-ereduaren zenbatespenean.

Erreferentziak


Yago MD, Martínez de Victoria E, Mañas M. Métodos para la evaluación de la ingesta de alimentos. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 57-59.

Lee RD, Nieman DC. Nutritional assessment. 3rd ed. McGraw Hill. Boston, 2003; p. 79-80.