Pirosia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Azidotasun gastriko edo bihotzerre ere esaten zaio. Bularraldean, bularrezurraren atzean, sentitzen den erresumin-sentsazio bat da.


Janaria urdailean sartzen denean, hestegorriaren bukaeran dauden muskulu batzuek (beheko hestegorri-esfinterrak) itxi egiten dute urdailaren eta hestegorriaren arteko lotunea. Ondo ixten ez bada, urdaileko edukia hestegorrira itzul daiteke (errefluxua), hestegorria narrita dezake, eta bihotzerrea eta beste sintoma batzuk eragin ditzake.


Arrisku-faktoreen artean, hauek nabarmentzen dira: haurdunaldia, zenbait elikagai (txokolatea, janari minak, koipeak, espeziak…), alkohola eta medikamentu batzuk.


Erreferentziak


Pace F, Riegler G, de Leone A, Dominici P, Grossi E, Group TE. Gastroesophageal reflux disease management according to contemporary international guidelines: A translational study. World J Gastroenterol. 2011; 17(9):1160-6.

Wilson JF. In the clinic: gastroesophageal reflux disease. Ann Intern Med. 2008;149:ITC2-1-ITC2-15.