Pentosa fosfatoen bidea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pentosa fosfatoen bidea da glukosaren bigarren mailako metabolismoaren bideetako bat. Bide horrek NADPHa sortzen du, zeina erabiltzen baita erreakzio biosintetikoetan —hala nola lipidoen, gantz-azidoen eta esteroideen sintesian—, eta erribosa-5-fosfatoa (nukleotidoen sintesiaren aitzindaria). Hala, helburu hauek ditu bide metaboliko horrek:

  1. erredukzio-ahalmena lortzea NADPH gisa, lipidoen sintesirako;
  2. pentosak lortzea, azido nukleikoen sintesirako
  3. dietako eta organismoko bertako pentosen katabolismoa.


Erreferentziak


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.