Ontziraketa adimenduna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaien kontserbazio-kondizioak kontrolatzeko eta kontsumitzaileari haiei buruzko informazioa emateko erabiltzen da.

Ontzi adimendunik erabilienek tenperatura, mikrobio-hazkundea eta gasak adierazteko gailuak dituzte.

Tenperatura-adierazleak paketeei erantsitako etiketak izaten dira, eta kolorez aldatzen dira produktua biltegiraturik dagoela eta garraiatzean tenperatura-aldaketak gertatzen direnean. Beste adierazle batzuek erreakzionatu egiten dute elikagai ontziratuan mikroorganismoak ugaritzen direnean. Eta interesgarrienak gasen adierazleak dira, aukera ematen dutelako paketean zuloak eta soldadura ez-hermetikoak atzemateko, haietan barrena barne-atmosferaren konposizioa aldatzen duten konposatu gaseosoak sartzen eta irteten baitira.


Erreferentziak


García E; Gago L; Fernández JL. 2006. Tecnologías de envasado en atmósfera protectora. Informa de Vigilancia Tecnológica. (Coord., Fundación para el conocimiento madri+d CEIM). Dirección General de Universidades e Investigación (M-42.918-2006).