Olibak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Olibak olibondoen fruituak dira; oliba-olioa egiteko oinarria dira, baina fruitu moduan ere kontsumitzen dira. Konposizioa aldatu egin daiteke barietatearen, zonaren, klimaren, biltze-unearen, lantze-prozesuaren eta abarren arabera. Haren osagai nagusiak ura (% 45-56) eta lipidoak (% 22-25) dira. Beste osagaiak hauek dira: karbohidratoak (% 15-19), proteinak (% 1-1,5), gatz mineralak (% 1) eta koloratzaileak (antozianoak).


Fruitu hauek badute arazo bat: glukosido bat daukate, oleouropeina, bildu berritan daudenean zapore mikatz bereizgarria ematen diena. Horregatik, merkaturatu aurretik, tratamendu espezifiko bat behar dute.


Erreferentziak


Gil Hernández, A. Tratado de Nutrición. Tomo II. Composición y Calidad Nutritiva de los Alimentos. Acción Médica. Sevilla. 2005.

Albisu, M. y Fernández Gil M.P. Aceites y grasas comestibles en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.