Okela-produktuak edo haragi-produktuak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Okelaren deribatu izen generikoaren bidez izendatzen dira horretarako baimendutako espezieen okelarekin edo hondakinekin (tripak, muturrak, etab.) osorik edo partez prestatutako elikadura-produktuak, kontsumora atera aurretik kontserbatzeko behar diren eragiketa espezifikoak egin zaizkienak.

Ikuspuntu teknologikotik, okela-produktuak hiru bloke handitan sailkatu daitezke:

  • Okela-produktu gordin onduak: txorizoa, urdaiazpiko ondua, etab.
  • Beroarekin tratatutako okela-produktuak: mortadela, urdaiazpiko egosia, etab.
  • Okela-produktu freskoak: saltxitxa freskoa, hanburgesak, solomo ontzutua, etab.


Erreferentziak


Aldai N; Nájera AI. 2008. Carne y Productos Cárnicos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 87-99.