OIE

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

OIE, Epizootien Nazioarteko Bulegoa zena, Animalien Osasunaren Mundu Erakundea da. Gobernu arteko erakundea da, eta animalien osasuna mundu-mailan hobetzeaz arduratzen da.

Animalien gaixotasunen aurka mundu-mailan lan egin behar zela ikusita sortu zen Epizootien Nazioarteko Bulegoa, 1924ko urtarrilaren 25ean sinatutako nazioarteko hitzarmenari esker. 2003ko maiatzean Bulegoa Animalien Osasunaren Mundu Erakunde bihurtu zen, baina bere akronimo historikoa gorde zuen: OIE.

Web orri ofiziala – OIE