OGMak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Beren material genetikoa (ADN) modu artifizialean eraldatuta duten organismoak dira. Horrela, berez izango ez lituzketen ezaugarriak hartzen dituzte. Organismo horiek "transgeniko" izenez ere ezagutzen ditugu.

Gaur egunera arte, landareak izan dira halako aldaketa gehien jasan dituzten organismoak. Aldaketa horien helburua honako hau izan da: jatorrizko landareek gaitasun handiagoa izatea gaixotasunei zein izurriei aurre egiteko, herbiziden aurrean tolerantzia handiagoa izatea eta urik gabe bizirauteko gaitasun handiagoa izatea.

Bai OGMak, bai organismo horiek dituzten elikagaiak, EFSAk balioztatzen ditu.

Kontsumitzailea – OGMak – ELIKA