Nutrizioaren semaforoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizioaren semaforoa hautazko informazio-sistema (ez derrigorrezkoa) da, elikagaien etiketatzean ageri da eta nutrienteen edukia azaltzen du erraz ikusteko moduan.

Gogoan izan beharreko parametro garrantzitsuak dauzka elikadurari dagokionez: plateren eduki energetikoa (kaloriak), azukre sinpleak, koipea, koipe asea eta gatza.

Kolore berde, hori edo gorria elikagaiaren nutriente-proportzioaren araberakoa izango da, eguneroko gomendioak oinarritzat harturik. Era horretan, parametro gako horietan eguneroko gomendatutako kopurua baino % 7,5 gutxiago ematen dituen elikagaien kasuan, kolore berdea erabiliko da. Elikagaiak % 7,5 eta % 20 artean ematen badu, kolorea horia izango da. Azkenik, elikagaiak eguneko gomendatutako kopurua baino % 20 edo gehiago ematen badu, faktore horren kolorea gorria izango da.