Nutrizio-indize pronostikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizio-indize pronostikoa neurri bat da, desnutrizioaren ondorioz norbaitek ebakuntza osteko konplikazioak izateko zenbateko arrisku-portzentajea duen (gertatzeko probabilitatea) zenbatesten duena. Azken batean, arrisku kirurgikoaren balorazio kuantitatibo bat da, aukera ematen duena arriskua duten pazienteak identifikatzeko ebakuntza aurretik nutrizio-laguntza emateko. Indizea lortzeko, datu hauek behar dira: larruazalaren tolestura trizipitalaren lodiera, larruazalaren ohiko alergenoekiko erreaktibotasuna eta odoleko albumina eta transferrina kopuruak.


NIPa (%) formula honen bidez kalkulatzen da:


NIP (arriskuaren %) = 158 – 16,6 (albumina, g/dl-tan) – 0,78 (tolestura trizipitala, mm-tan) – 0,2 (transferrina, mg/dl-tan ) – 5,8 (larruazalaren erreaktibotasun-proba, 0-2).

% 40tik beherako balioek konplikazio kirurgikoak izateko arrisku txikia adierazten dute; % 41-49ko balioek eta % 50etik gorakoek, berriz, arrisku ertaina eta handia, hurrenez hurren.


Erreferentziak


Alimentación y Nutrición. Manual Teórico Práctico (2ª Edición). C. Vazquez. A.I. de Cos. C. López Nomdedeu. Ediciones Díaz de Santos.

Tratado de Nutrición. Nutrición Humana en el estado de salud. Angel Gil. E. Martinez de Victoria. J. Maldonado. 2ª Edición. Editorial Médica Panamericana.