Novel Foods/ elikagai berriak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Europako Araudiak Elikagai Berritzat jotzen ditu gutxienez honako ezaugarri hauetako bat daukatenak:

  • Transgenikoak dira edo genetikoki aldatutako mikroorganismoetan dute sorburua. Bestela esanda, aldatu egin da sorburu diren organismoen informazio genetikoa, ezaugarri onuragarriren bat lortze aldera.
  • Aldez aurretik zeukatena ez bezalako egitura molekularra daukate.
  • Mikroorganismo, alga edo onddoetatik datoz (ez tradizionalki elikagaiak egiteko erabiltzen direnen modukoak).
  • Ohikoak ez diren metodoen bidez ugaldutako animalia edo landareetatik datoz.
  • Euren osaeran edo egituran aldaketa garrantzitsuak eragiten dituzten produkzio-prozesu berrien bidez lortu dira. Aldaketa horiek eragiten diete elikagaien nutrizio-balioari, organismoaren asimilazio-ahalmenari edo dauzkaten substantzia kaltegarrien kopuruari.

Berezi@ - Novel foods – ELIKA