Niktalopia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ikusmen-zolitasuna galtzea argi gutxiko egoeretan, hala nola ilunabarrean. “Gaueko itsutasuna” ere esaten zaio, eta izan daiteke jaiotzetikoa edo lesio batek edo A bitaminaren nutrizio-eskasiak eragina. Ikusmenean eragina duen proteina baten (errodopsinaren) birsorkuntzan A bitaminak duen parte-hartzeak eragiten du ikusmen-zolitasun falta.


Erretinak zenbait zelula mota ditu: konoak, koloreak bereizteaz arduratzen direnak, eta makilak, argi gutxi dagoenean ikustea ahalbidetzen dutenak. Gaueko itsutasuna duten pertsonek, gauez ikusmen-arazoak izateaz gainera, denbora bat behar dute toki oso argiztatuetatik ilunetara igarotzean begiak egokitu daitezen.


Erreferentziak


Krzysztof P, 2012. Chemistry and Biology of Vision. Journal of Biological Chemistry, 287, 1612-1619.

Rojas E, 2008. Diccionario de Nutrición y términos afines. Ed. Grupo Aula Médica, Madrid (España).