Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako lehen sektoreko esku-hartze publikoa Nekazaritza Politika Bateratuak ezartzen dituen arauei egokitzen zaie.


NPBk bi zutabe ditu: merkatu-politika eta landa-garapena. Merkatu-politikara bideratzen da aurrekontuaren zati handiena; nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpen asko erregulatzen dira, ekoizleei diru-laguntzak emanez, eta prezio arautuak nahiz ekoizpen-kuotak ezarriz.Landa-garapena deszentralizatuago dago, eta herrialdeek berek, edo batzuetan eskualdeek, diseinatzen dituzte landa-garapeneko programak.


Bi esku-hartze motek hauek baldintzatzen dituzte: ekoizleen ordainsaria, nekazaritza- eta arrantza-jardueraren ingurumen-eragina, nekazaritzako lehengaien edo elikagaien kalitatea, eta elikagai-industriaren errentagarritasuna.


Erreferentziak


Comisión Europea. Agricultura y Desarrollo Rural