Nekazari-azokak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Espazio publikoak dira, nekazariek eta abeltzainek berek ekoitzitako elikagaiak kontsumitzaileari saltzeko tokiak. Azoka-egunak astean edo hilean behin izaten dira, salmenta-ordua amaitu ondoren desmuntatzen diren postuetan. Tokiko ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzeko leku bat da, eta merkaturatze-kanal laburren modalitate bat.


Elikagaiak horrela saltzeak ondorio garrantzitsuak ditu, hala sustatzen baitira landare-dibertsitatea, tokiko ohitura gastronomikoak, elikagai freskoen kontsumoa, energia aurreztea eta kontsumitzailea elikaduran heztea.


Askotan, kale-merkatuekin nahasten dira; halakoetan, saltzaileak bitartekariak dira, birsaltzaileak: elikagaiak handizkari bati erosten dizkiote Merca batean (handizkarien merkatua), gero azken kontsumitzaileari saltzeko.


Erreferentziak


Mauleón J.R. Mercados de agricultores en España: diagnóstico y propuesta de actuación

Ferias agrícolas, ganaderas y pesqueras de Euskadi