Nanoteknologia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nanomaterialak aztertzen dituen zientziaren esparrua da nanoteknologia. Nanomaterialak substantzia kimiko edo materialak izan daitezke, eta maila nanoskopikoan (gizakien ile baten diametroa baino 10.000 bider txikiagoa den eskalan) sortzen eta erabiltzen dira.

Nanomaterialak erabiltzen dira eskala handiagokoek ez bezalako ezaugarriak dituztelako, hala nola, erreaktibitate kimiko, erresistentzia eta eroankortasun handiagoa. Esate baterako, konposatu berarekin egindako material jakin batek ez du berdin jokatzen egitura nanoskopikoarekin eraikitzen denean eta egitura tradizionalarekin eraikitzen denean.

Nanomaterialak dituzten ehunka produktu erabiltzen dira jada. Esate baterako, baterietan, pinturetan edo bakterien aurkako estalduretan baliatzen dira.

Materialen dimentsio berri hau sektore askotan aplika daiteke, besteak beste, industrian, garraioan eta, noski, elikaduran.

REACH - Nanoteknologia - Europako Batzordea